null Zergabidea

Beharrak

Ogasun eta Finantza Departamentua aitzindaria izan zen duela 20 urte, zerga ereduen laguntza programak egiten. Helburua zen zergadunei emaniko zerbitzuak indartzea eta erraztea.

Garapen teknologikoaren eta ereduen konplexutasunaren ondorioz, aplikazio ugari sortu dira, soluzio eta teknologia desberdinekin. Horren ondorioz, kasuistika areagotu egin da, soluzio horietako bakoitzari emaniko laguntzari eta haien mantentze lanen kostuei dagokienez.

Egoera horri erantzuna emateko, zerga ereduak egitea eta aurkeztea normalizatzeko eta bateratzeko erabakia hartu zen. Aldi berean, helburua zen bitarteko elektronikoen erabilerari beste bultzada bat ematen laguntzea, 39/2015 eta 40/2015 Legeek, Administrazio Elektronikoari buruzkoak, jasoriko araudiak betez.

Soluzioa

Izfeko Zerga Kudeaketa arloak, Ogasun eta Finantza Departamentuarekin lankidetza estuan, aplikazio bakarra garatu du, eta aplikazio horrek abantaila hauek eskaintzen ditu:

  • Zerga mahaigaina sortzea hodeian.
  • Zergadun bakoitzari eremu pribatu bat ematea zerga eredua izapidetzeko. Ogasun Departamentuak ezin du eremu horretara sartu ereduaren aurkezpena gauzatzen den unera arte.
  • Aurkezpen prozesu guztiak bateratzea; ondorioz, erraztu egingo dira eta eraginkortasuna areagotuko da.

Aplikazioa pixkanaka ezarri da:

  • Aldian aldiko zerga eredu desberdinak sartu dira, haien zerga egutegiaren arabera eta Departamentuaren lan kargaren eta beharren arabera.
  • Plataforma hau barneko erabilerarako sartu da, zerga kudeaketari begira; horrela, Departamentuko langileek zerga eredu desberdinak egin eta aurkez ditzakete. Horrela, prozesuak optimizatzen dira, bateratuz zergadunentzako kalkulua eta funtzionamendu orokorra eta barne kudeaketa. Horren erakusgarri da aurtengo lagunduriko errentaren kanpaina (2019koa). Kanpaina horretan, errenta egitea eta aurkeztea Zerga plataformaren bidez ari da gauzatzen.
  • Azken batean, ikuspegi funtzionaletik, zerga kudeaketarako plataforma integrala eta berritzailea da. Izapidetzeko bide fisiko bakarra sortu da, eta administrazio elektroniko integratuari erantzuna eman zaio.
  • Ikuspegi teknologikotik ere garapena ekarri du, eta hauek ahalbidetu ditu:
    • Zerbitzarien azpiegitura eskalagarria eta aurreragarria sortzea.
    • Garapen teknologikoa estandarizatzea eta normalizatzea. Garapen teknologiko horrek gutxieneko batzuk bermatzen ditu, produktuaren goreneko kalitate teknologikoa, mendekotasunen kontrola, testak, etab.
    • Segurtasun framework bat ezartzea, aplikazioen zaurgarritasunez eta arriskuez ohartarazteko.
    • Mezularitzako middleware bat sortzea, prozesu gardenak kudeatzeko zergadunei begira.

Plataforman alta eman zaien erabiltzaile kopurua

+ 53.000

Alta eman zaien zerga eredu kopurua

128

Zergadun kopurua, guztira

341.928

Eginiko aitorpen kopurua

821.890

Eginiko aitorpen kopurua

962.238

Aurkezturiko idatzi kopurua

25.547

Hurrengo pausoak

Datozen hilabeteetan, plataforman zerga eredu guztiak ezartzen amaituko dugu.

Ekimen hau Zerga proiektuaren barnean sartzen da, eta zerga ereduak egiteko eta aurkezteko lehenengo faseari dagokio. Hurrengo fase batean, zerga kudeaketa normalizatzeari ekingo zaio, barne ikuspegitik. Helburu nagusia izango da zerga kudeaketaren prozedura guztia modu homogeneoan eta berean izapidetzea Departamentuko zerga eta zerbitzu guztientzat.