Gipuzkoak errepideko garraioaren izapideen digitalizazioa bultzatzen du eta estatuko sistemekiko lotura indartzen du

Gipuzkoako Foru Aldundiak eraldaketa digitaleko proiektu bat amaitu du, errepideko garraioaren arloko baimenen eta zehapen espedienteen kudeaketa modernizatzeko. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sustatutako ekimena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan garatu da, eta Europar Batasunak finantzatu du, NextGenerationEU funtsen bidez.

2026 / 07 / 16
NEXT GENERATION EU

Proiektuak aurrerapen nabarmena ekarri du salgaien eta bidaiarien garraioarekin lotutako administrazio-prozeduren digitalizazioan, bai baimenen kudeaketan, bai zehapen-espedienteen izapidetzean. Gainera, kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetzea, beste administrazio batzuekiko elkarreragingarritasuna erraztea eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren estatu-sistemekiko koordinazioa indartzea ahalbidetu du.

Eraldaketa horren ondorioz, administrazioak kudeaketa arinagoa eta eraginkorragoa egiten du. Tresna nagusiak funtzionarioen lanera bideratuta dauden arren, prozesuak sinplifikatzeak eta automatizatzeak zuzenean eragiten die herritarrei eta sektoreko enpresei, izapidetze-denborak murrizten direlako, administrazio-erantzunak arintzen direlako eta karga burokratikoak murrizten direlako.