NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Sozietatearen izena: INFORMATIKA ZERBITZUEN FORU ELKARTEA-SOCIEDAD FORAL DE SERVICIOS INFORMATICOS SA (IZFE)
I.F.K./I.F.Z.: A20456976
Egoitza soziala: Miramon Pasealekua,168, 20014, Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 112 811
Helbide elektronikoa: : izfe@gipuzkoa.eus

DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA
Posta elektronikoa: izfe-dbo@gipuzkoa.eus


ZER XEDETARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK? 

EB 679/2016 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO) eta Datu Pertsonalak eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (3/2018 Lege Organikoa) xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak, baita gure arteko harremanean sortzen direnak ere, honako helburu hauetarako erabiliko direla:

  • Planteatzen diren eskakizunei erantzuteko. 
  • Izferen zerbitzuen gaineko informazioa helarazteko, posta elektroniko edo komunikabide elektroniko baliokideren baten (SMSak) bidezko merkataritza-jakinarazpenak barne.
  • Zozketa eta sustapen komertzialetan zure parte-hartzea ahalbidetzeko. 
  • Curriculuma bidaliz gero, zure hautagaitza langileen aukeraketa-prozesuetan behar bezala baloratzeko. 
  • Zuk adierazitako bideen bitartez interesgarri izan dakizkizukeen jakinarazpenak bidaltzeko, erakundeak garatzen dituen jarduerekin lotuta. 
  • Kontsulta, erreklamazio eta iradokizunei erantzuteko, eta edozein motatako komunikazio-ekintzak gauzatzeko. 
  • Erakundearen kontabilitate-, zerga-, administrazio- eta langile-kudeaketa

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak? 

Ematen diren datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak edo haren legezko ordezkariak horiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean, baldin eta jaso edo erregistratu ziren uneko xedea lortzeko beharrezkoak edo egokiak badira –aplika daitezkeen preskripzio-epeetan gordetzeko beharra barne–. 
Datuen kontserbazioa Izfek dituen legezko betebeharren araberakoa izango da. Aipatu epeak igarota, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, euskarrietan jasota zegoen informazioa berreskuratu ezin izango dela bermatuta.

Legitimazioa
Interesdunak emandako baimena da datuen tratamenduaren legezko oinarria. Berariaz eta zalantzarik ez eragiteko moduan eskuratu behar da baimena, datuak jasoko dituzten dokumentu eta inprimakiak bete eta bidaliz –paper zein formatu elektronikoan–. Datuak jasotzen dituen erakundearen dokumentu guztiek klausula informatiboak dituzte, datuak babesteko araudian xedatutakoa betez; horien bidez, baimena berariaz adierazten du interesdunak, dokumentuak sinatuta edota webgunean dauden inprimakiak bidalita. 
Tratamendua zilegi izango da, baita, kontratu bat egikaritzeko edo interesdunei eskaintzen zaizkien zerbitzuetako bat emateko beharrezkoa denean, baldin eta interesdunak haren parte badira edo, haiek eskatuta, kontratu aurreko neurriak ezarri behar badira (DBEOren 6.1.a eta b artikuluak). 
Izfe legitimatuta dago, baita, berezko dituen betebehar legalak betetzeko eta interes legitimoak asetzeko, betiere horien gainetik interesdunen interes edo oinarrizko eskubideak gailentzen ez badira. 
Baimena legitimatzeko arrazoia bada, edozein unetan baliogabetu daiteke.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak? 
Datu horiek zure baimenik gabe ez zaizkio beste ezein erakunderi lagako, legez aurreikusitako kasuetan izan ezik. Hori dela eta, baimena berariaz eskatuko da datuak beste edozein erakunderi laga baino lehen.

Baimendutako xedeak kudeatzeko, datuak jakinarazi ahal izango zaizkie Izferekin eta hark ematen dituen zerbitzuekin lotura zuzena duten erakunde edo pertsonei. Era berean, zure informazio pertsonala administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien esku ere egongo da, tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunei aurre egiteko, betiere lagapenak legearen babespean badaude. 

Zure datuak jakinarazi ahalko zaizkie, baita, nolabaiteko zerbitzuak (aholkularitza, mantentze informatikoa, marketina, prestakuntza edo ikuskaritza) ematen dizkiguten enpresei. Erakunde horiek aipatu zerbitzuak emateko beharrezkoa den informazio pertsonalerako sarbidea izango dute soilik, eta, horretarako, «tratamendu-eragile» kontratu bat izan beharko dute, zeinetan jasota egongo baita, konfidentzialtasuna bermatuta, ezin izango dutela informazioa beste helburu batzuetarako erabili eta informazioaren osotasun eta eskuragarritasuna bermatzeko neurriak ezarriko dituztela.
Ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusi, ez Europar Batasunetik kanpora, ez DBEOan xedatutako datuen babesari buruzko estandarrak betetzen ez dituzten erakundeetara.

Zein da datuen jatorria? 
Izfek tratatzen dituen datu pertsonalak interesdunak berak emandakoak dira, edota publikoarentzat eskuragarri dagoen beste iturri batetatik eskuratutakoak.

Zer datu kategoria tratatzen ditu Izfek? 

Izfek kategoria hauetakoak izan daitezkeen datuak tratatuko ditu: 

  • Izferen bezero diren Administrazio Publikoetako langileekin harremanetan jartzeko datuak
  • Identifikazio eta kontaktu-datuak Izferen enpresa laguntzaileetako langileekin eta Izferen proiektu eta jardueretan parte hartzen dutenekin
  • Izfeko langileen identifikazio- eta harreman-datuak
  • Informazio komertziala, interesdunei albisteak bidaltzeko
  • Instalazioetara sartzen diren bisiten identifikazio-datuak
  • Langileen eta hautagaien datu akademiko eta profesionalak hautaketa-prozesuetan
  • Enpleguaren xehetasun-datuak
  • Langileen datu ekonomikoak, finantzarioak, afiliazioari buruzkoak eta aseguruei buruzkoak


Zer eskubide dituzu? 
Edozein pertsonak du eskubidea Izfek berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez egiaztatzeko.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko eta tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kopia bat jasotzeko. Eskubidea dute datuak eguneratzeko, baita datu okerrak zuzendu daitezela eskatzeko, edo, hala badagokio, ezaba daitezela eskatzeko ere, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako. 

Kasu jakin batzuetan, interesdunek beren datuak tratatzearen kontra egin dezakete, beren egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik. Izfek datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoengatik kontrakoa egiteko aukera duenean, edo izan litezkeen erreklamazioak egikaritu edo horien aurrean defendatzeko.
 
Egoera jakin batzuetan, DBEOren 18. artikuluan aurreikusita daudenetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Horrelakoetan, Izfek datuak tratatu egingo ditu, gorde gabe, interesdunaren baimenarekin edo erreklamazioak egin, egikaritu edo defendatzeko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko, edo Batasunaren edo Estatu kide jakin baten interes publikoa bermatzeko. 

Datu pertsonalen tratamenduan, onlineko ingurunean datu pertsonalak ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea aplikatzen bada, ahazteko eskubidea dute interesdunek, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

Eramangarritasun-eskubideari dagokionez, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak irakurketa mekanikoa ahalbidetzen duen ohiko formatu batean eskuratzeko eta beste arduradun bati transmititzeko. 

Interesdun orok du eskubidea tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dakarzkion erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne, salbu eta DBEOren 22.1. artikuluan aurreikusitako egoeretan.

Interesdunak eskubidea dauka datuak ezabatzeko, dela datuak jaso edo tratatzeko arrazoia desagertu delako, dela tratamendua legitimatzen duen baimena ukatu duelako, dela DBEOren 17. artikuluan adierazitako gainerako arrazoiak eman direlako. Datuak ezabatzeko, euskarri automatizatuetan gordeta dauden datuen goi-mailako ezabatze-prozesua ezarriko da, edo/eta automatizatuta ez dauden euskarriak fisikoki suntsituko dira. 

Nola egikaritu daitezke eskubideak? 
Idazkia bidali behar da goiburuan adierazitako helbideetara, NANaren edo interesdunaren nortasuna egiaztatzeko balio duen agiri baten kopiarekin batera. 

Nola egin daiteke erreklamazioa?
Zure eskubideak behar bezala errespetatu ez direla uste baduzu, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko. Hona hemen harremanetarako datuak: Telefonoak: 901 100 099 / 912 663 517. Posta-helbidea: Jorge Juan 6, Madril.