1.    Enpresaren datuak

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, hona hemen enpresaren identifikazio-datuak.

  • Sozietatearen izena: INFORMATIKA ZERBITZUEN FORU ELKARTEA-SOCIEDAD FORAL DE SERVICIOS INFORMATICOS SA (Izfe)
  • I.F.K./I.F.Z.: A20456976
  • Egoitza soziala: Miramon Pasealekua,168, 20014, Donostia (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 112 811
  • Helbide elektronikoa: : izfe-dbo@gipuzkoa.eus

2.     Jabetza intelektuala

Webgune honetako edukiak  Reconocimiento-CompartirIgual 4.0 Internacional de Creative Commons. lizentziaren babespean daude.

Lizentzia horrek eskubide hauek ematen dizkizu:

  • Webgune honetako edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) kopiatzea, banatzea eta jendaurrean komunikatzea;
  • Eduki horietatik eratorritako obrak egitea.

Baldintza hauekin:

  • Eduki horien jatorria esplizituki ezagutzea, eta kopiaren edo deribazioaren azpian honako hau adieraztea: "Jatorria: www.izfe.eus".
  • Eratorritako lana lizentzia berarekin zabaldu beharko da.

Gainera, formatu elektronikoa duen lan baten kasuan, gure webgunearen aipamenak honako URL honi lotuta egon behar du: http://www.izfe.eus /.
Informazio gehiago: Texto legal completo de la licencia Reconocimiento de Creative Commons


Izfek aurretik jasotako baldintza horiek betetzen direla eta webgunean jasotako edukiak behar bezala erabiltzen direla zainduko du, eta dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu erabiltzaileak arau-hausteren bat egiten badu edo baldintzok betetzen ez baditu.

3.    Datu pertsonalen babesa

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza webgune honetako "Pribatutasun politika" atalean aurkituko duzu.

4.    Askotarikoak

A.- Izfek aldatu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe, webgunean jasotako informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.

B.- Izfek konpromisoa hartzen du bitarteko honen bidez PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO. Ondorio horietarako, ez dira publizitate engainagarritzat joko Izferen webguneko ataletako edukian izan daitezkeen eta informazioaren mantentzea eta/edo eguneraketa guztiz ez egitearen edo gaizki egitearen ondoriozkoak diren akats formal edo zenbakizkoak. Izfek, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akatsok horien berri izan laster konponduko ditu.

C.- Izfek EZ DU MERKATARITZA-KOMUNIKAZIORIK BIDALIKO HALAKOAK DIRELA JAKINARAZI GABE, Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legean xedatutakoarekin bat. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-komunikaziotzat joko Izferen BEZEROEI bidaltzen zaien informazioa, baldin eta horren helburua bezeroaren eta Izferen arteko harremanari eustea bada, baita informatzeko, trebatzeko eta bezeroak enpresarekin kontratatuta dituen zerbitzuaren berezko bestelako jarduerak egiteko bada ere.

D.- Erabiltzaileak, webgune honetara sartzen denean edo horretan jasotako informazioak erabiltzen dituenean, arau aplikagarririk urratzen badu, Izfe ez da horren erantzule izango.

E.- Izfe ez da webgune honetako informazioa, materiak eta programak erabiltzearen ondoriozko kalte eta galeren erantzule izango, horien izaera gorabehera. Erabiltzaileari webgune honen bidez hirugarrenek eskaintzen dituzten prestazio eta zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dieten estekak (linkak) eta hipertestua ez daude Izferen kontrolpean; hortaz, enpresa ez da horietan jasotako informazioaren erantzule, ezta informazio horren ondoriozko efektuen erantzule ere.

F.- Hirugarren aldeek legez kontra erabiltzen badituzte aipatu erakundearenak izan gabe webgunean agertzen diren marka-izenak, produktu edo zerbitzu-izenak, merkataritza-markak, Izfe ez da horren erantzule izango. Ez da, halaber, webgune honetatik beste batzuetara joateko esteketako edukiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule izango.

G.- Azken batean, erabiltzaileak webgunean agertzen diren zerbitzuak, edukiak, estekak (linkak) eta hipertestuak nola erabiltzen dituen, horren erantzule bakar izango da.