Izfe gara
Gipuzkoako Administrazio Publikoaren informatika zerbitzuen foru sozietatea gara.
Zerbitzuak ematen dizkiegu, informazio eta komunikazio teknologien (IKT) ingurunean, Gipuzkoako Administrazio Publikoaren bi zutabe handiei, Foru Aldundiari eta Lurraldeko udalerriei. Zerbitzu emate horrek bere barnean hartzen ditu, era berean, foru sektore publikoa osatzen duten erakundeak ere.
Soluzio informatikoak eskaintzen ditugu, IKTen ingurunean Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarririko erronka estrategikoak lortzen laguntzeko, Gipuzkoa lurralde adimenduna izateko helburuarekin.
Izferen jarduera eremuak:
Jarduera | Azalpena |
---|---|
Zerga kudeaketa | Zergak eta tasak kudeatzea, Diru bilketa eta Ikuskaritza |
Kudeaketa ekonomikoa | Aurrekontuak, Aurrekontu kontabilitatea, Ondare kontabilitatea, Altxortegia |
Gizarte zerbitzuak | Gizarte zerbitzuen extraneta, Mendekotasuna, Gizarteratzea, Haurtzaroa, Plangintza |
Zerbitzu orokorrak | Erosketak eta biltegiak, Presentziaren kontrola, Intraneta, GGBB, Nominak, Kontratazioa, Diru laguntzak, Biztanleen errolda |
Administrazio elektronikoa | Egoitza elektronikoa, Sarrera eta irteeren erregistroa, Espediente elektronikoa, Sinadura elektronikoa, Jakinarazpen elektronikoa, Interoperabilitatea, Bermaturiko digitalizazioa, Fakturazioa, Kontratazio elektronikoa |
Beste soluzio batzuk | Gardentasuna eta Datu irekiak, Web atariak, Larrialdietako sistemak, Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Sistema kartografikoak, Kultura, Mugikortasuna, Bide azpiegiturak, Landa ingurunea eta lurralde oreka, Gizonen eta emakumeen berdintasuna, Hizkuntza berdintasuna, etab. |
Gure zerbitzu integralei esker (aholkularitza, proiektuen zuzendaritza, soluzioak garatzea, integratzea eta mantentzea, azpiegitura...), Gipuzkoako administrazio publikoek 5.0 Sozietate kontzeptura bidean aurrera egin dezakete, hau da, herritarrentzat irekiagoak, gardenagoak eta eskuragarriagoak izan daitezke.
Zeharkako eta elkarrekin konektaturiko soluzioak eskaintzen ditugu, eta administrazioen eta erakunde publikoen artean bide komuna eta lankidetzakoa ezartzen dugu, batasuna eta integrazioa sustatuz eremu teknologikoan. Lurraldeko sinergiak modu globalen eta partekatuan erabiltzen laguntzen dugu. Balio estrategikoa ematen diegu zerbitzu publikoei.
Azken batean, Gipuzkoako Foru Administrazioaren eta Tokiko Administrazioaren aliatu teknologikoa gara, Lurraldearen aurrerapen estrategikoa eta eraldaketa digitala lortzeko.
Gure lantaldea
Profesional adituak eta 25 urteko esperientzia
Izfe osatzen du 150 pertsona baino gehiagoko talde batek. Pertsona horiek oso kualifikatuak dira eta esperientzia egiaztatua dute zenbait lanbide diziplinatan, adibidez, informatika, zibersegurtasuna, telekomunikazioak, ingeniaritza, datuen analisia, matematika eta beste diziplina batzuk.
Pertsona talde hori oso konprometituta dago Gipuzkoako aurrerapen teknologikoarekin eta digitalarekin. Gipuzkoako administrazio publikoaren eraldaketa digitaleko proiektuen lidergoa daukagu, soluzio estrategiko osoak eta eraldatzaileak proposatzen ditugu eta administrazioaren laguntzaile teknologiko bihurtzen gara haren beharrak bideratzeko eta kasu bakoitzean egokienak diren “giltzak eskuan” soluzioak eskaintzeko.
Xedea
Informazio eta Komunikazio Teknologien Foru Elkarte gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalerrien laguntzaile teknologikoa gara Lurraldearen aurrerapen teknologikorako, eta zerbitzu eta soluzio eraldatzaileak eskaintzen ditugu kalitatearen, eraginkortasunaren eta segurtasunaren berme gorenekin.
Ikuspegia
Gipuzkoako Administrazio Publikoaren eredu teknologikoa izatea, lurralde adimenduna helburu izanik garapena eta eraldaketa bideratzeko.
Balioak
- Zerbitzua emateko helburua izatea.
- Kudeaketa zehatza.
- Berrikuntza.
- Etika eta konpromisoa.
- Lidergoa.
- Aukera-berdintasuna.
- Fidagarritasuna eta sendotasuna.
Hizkuntza Berdintasuna eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna
Izferen helburua da euskararen presentzia eta erabilera areagotzea, kanpoko, nahiz barneko jardueretan, euskararen eremu oinarrizkoetan, pauso tinko atzeraezinak emanez.
Izfek 2001. urtean Euskara Plana jarri zuen martxan. Euskarak erakundean zuen egoeraren argazkia ikusteko diagnostikoa egin ondoren, hurrengo urteetarako plangintza osatu zuen. Orduz geroztik, urtez urte ezarritako helburuak betetzeko jarduera-planak osatu dira Izfen, euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko ekimen horretan estrategia desberdinak erabiliz.
2015.urtean Izfek Bikain Ziurtagiria eskuratu zuen.