Kudeaketa sistema bat ezarri da. Hauek dira sistema horrek erreferentziatzat dituen jarduteko printzipio orokorrak:

  • Kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna eta jarduna etengabe hobetzea bere aplikazio-eremuetan: kalitatea, laneko segurtasuna eta osasuna eta informazioaren segurtasuna.
  • Aplikatzekoak diren lege- eta erregelamendu-eskakizunak betetzea, bai eta estandar edo jardunbide egokien ondorioz erakundeak bere borondatez sinatzen dituen gainerako betekizunak ere.
  • Arriskuak ezabatzea eta laneko segurtasunerako eta osasunerako arriskuak murriztea, lesioak eta osasun-narriadura prebenitzeko lan-baldintza seguruak eta osasungarriak eskainiz.
  • Langileen eta haien ordezkarien kontsultarekiko eta parte-hartzearekiko konpromisoa.
  • Erakundeak garatutako edo haren izenean egindako jarduerek osasunari eragindako kalteen prebentzioa.
  • Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzea, sexuagatiko diskriminaziorik eza bermatuz eta ingurune inklusiboa sustatuz.
  • Trans pertsonen benetako berdintasun eraginkorra eta LGTBI pertsonen eskubideen bermea sustatzea, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatuz.
  • Zero tolerantzia barne-indarkeriaren aurrean, lan-ingurune errespetuzkoa eta segurua sustatuz.
  • Langileen kualifikazioa, prestakuntza eta kontzientzia sustatzea, kudeaketa-sistema eraginkortasunez garatzeko eta haren helburuak lortzeko oinarri gisa.
  • Helburuak ezarri, jarraitu, berrikusi eta jakinaraztea, kudeaketa-politika honekiko koherentzia ziurtatuz eta erakunde osoaren inplikazioa eta konpromisoa sustatuz.

Izfeko zuzendaritzak bere egiten ditu printzipio orokor horiek eta beharrezko baliabideak eskaintzeko konpromisoa hartzen du, Kudeaketa Sistemaren etengabeko hobekuntza gidatu eta sustatzeko.

 

Reunión en IZFE