Kudeaketa politika
Izfeko Zuzendaritzak, erakundea osatzen duten pertsona guztiekin batera, bere gain hartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiari, foru sektore publikoko gainerako erakundeei eta lurraldeko toki administrazioei zuzendutako informatika eta telekomunikazio aplikazio eta zerbitzuen diseinu, garapen, ezarpen eta mantentze arloan kalitate handiko zerbitzua eskaintzea. Hori guztia funtzionamendua optimizatzeko eta gipuzkoarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak hobetzeko.
Ildo beretik, erakundeak alderdi interesdunen betekizunei, beharrei eta espektatibei erantzun egokia ematera bideratzen du bere jarduera, eta, aldi berean, pertsonentzako lan ingurune segurua eta osasungarria bermatzen du, bai eta informazioa eta bere jarduera garatzeko beharrezkoak diren datuak eta prozesuak babesten ere.



