Kudeaketa helburuak

Eredu teknologikoa izatea bikaintasuneko zerbitzu publikoak abian jartzeko

Helburu orokor bat dugu: eredu teknologikoa izatea bikaintasuneko zerbitzu publikoak abian jartzeko, gure gaitasunengatik, gure ezagupenengatik eta partekatzen dugun konpromiso maila bikainagatik.

Horri dagokionez, helburu batzuk ezarri ditugu, eta horiek dira gure erakundearen bizkarrezurra. Adibidez:

Indartu

Indartu

Malgutasuna eta erantzuteko gaitasuna indartzea bezeroen beharren aurrean eta IKTen arloko aldaketen edo joeren aurrean.

Sustatu

Sustatu

Zerbitzuen eskaintza sustatu eta egokitzea, Administrazioaren zeharkako ikuspegitik.

Lankidetza

Lankidetza

Erakunde lehiakorra izatea, gardena eta gure bezeroen gertukoa, inguruko beste eragile teknologiko batzuekin lankidetzan.

Komunikazioa

Komunikazioa

Euskararen erabilera sustatzea laneko hizkuntza gisa maila guztietan, bai ahozko komunikazioan, bai idatzizkoan.

Egokitzea

Egokitzea

Zerbitzu ematea hobetzea arlo hauetan: errentagarritasuna, zerbitzuaren izaerara egokitzea eta zerbitzuaren premiara egokitzea.

Fidagarritasuna

Fidagarritasuna

Sistemen eta zerbitzuen erabilgarritasuna bermatzea, bilduriko datuen konfidentzialtasuna eta fidagarritasuna bermatuz.

Kualifikazioa

Kualifikazioa

Profesionalen kualifikazioa garatzea, haien prestakuntza, partaidetza eta motibazioa indartuz, langileen laneko segurtasuna eta osasuna modu aktiboan babestuz.