Administrazioaren %96,5aren digitalizarioarekin, Gipuzkoa liderra da estatuko rankingean
Gipuzkoak du lehen postua heldutasun digitalaren mailarik handiena duten administrazioen estatuko rankingean: % 96,5eko Administrazioaren digitalizazioa (consultora EY enpresak eginiko ikerketa). Lorpen horren arrazoia da Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa adimenduna lortzeko bidean egiten duen ahalegina.
Izfe da Europako erakunde bakarra duela hiru hamarkadatik ari dena ezartzen bere berezko jarduera lurraldean soluzio teknologikoen eta IKTen proposamen integral bat bere tokiko administrazio guztiarentzat (udalak) eta lurraldeko administrazioarentzat (Foru Aldundia eta foru sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak).
Hau da, soluzio teknologiko eta IKT berak eskaintzen ditugu udal guztientzat, administrazio publiko guztien elkarrekiko lotura sustatzen dugu eta lurraldearen orekari eta bertako biztanleen arteko berdintasunari laguntzen diogu.
Hori horrela, Izfek eredu paregabea eskaintzen du Europan. Prestazio integrala eta egokia bideratzen du lurralde osoan, abantaila ugarirekin, besteak beste, kostuak asko aurreztea; horrez gain, erakunde txikiek azpiegitura, aplikazio eta zerbitzuetara sarbidea izan dezakete, eta kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetzen da.
Aliatu teknologikoa denez, Izfek beharrezkoa den laguntza eskaintzen du administrazioak bere herritarren bizitza erraztu dezan. Horretarako, soluzio komunak eta aplikazio partekatuak dituen eredua eskaintzen du, eta soluzio eta aplikazio horiek baliagarriak dira udal guztientzat nahiz Gipuzkoako Foru Administrazioarentzat, adibidez:
- Erakundeen web orriak
- Gardentasun ataria eta Open Data
- Administrazio elektronikoaren soluzio orokorra
- Erakunde bakoitzaren egoitza elektronikoa
- Sarrera eta irteeren erregistro elektronikoa
- Jakinarazpen elektronikoen postontzia
- Administrazioen arteko interoperabilitatea
- Espediente elektronikoa eta Artxibo elektronikoa
- Ordezkarien erregistro elektronikoa
- Identifikazio digitala (Giltza)
- Erabiltzailearen arreta zentroa, bakarra eta integrala
- Kudeaketa ekonomikoa (Aurrekontu kontabilitatea, Altxortegia, Fakturak…)
- Gizarte politikaren extraneta
- Etab.
Datuen adimena
GFAren 2015-2019 plangintza estrategikoaren barnean dago, xede gisa, honakoa: “Gipuzkoa lurralde adimenduna bihurtu dadin sustatzea (Smart Gipuzkoa), EIKTak ezarriz eta industria (4.0 industria) eta enpresa zerbitzu aurreratuak sustatuz”.
Datuak dira Administrazio Publikoaren oinarri nagusiak ‘Lurralde adimendun’ izateko bidean aurrera egiteko, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta horrela Lurralde adimendunaren eredu partekatua sustatzeko. Horrek, bere aldetik, baliabide publikoak eraginkortasunez erabiltzearen bidez, lurraldearen jasangarritasuna eta oreka bideratuko ditu, eta publikoa/pribatua den berrikuntza ekosistema berri bat sortuko du, gure enpresek jarduera ekonomiko berria eta kalitatezko enplegua sor dezaten.
Izfe da Gipuzkoako Administrazio Publikoaren datu guztiak gordetzen dituen biltegia. Modu horretan, informazio garrantzitsua eskuragarri dago, herritarren kezkak hobeto ulertzeko, haien beharrei erantzuna emateko, haien bizitza errazteko eta ebidentzietan oinarrituriko erabakiak hartu ahal izateko; era berean, Gipuzkoaren lehia adimena sustatzeko ingurune kritikoetan, adibidez:
- Zerga iruzurraren kontrako borroka,
- gizarte ongizatearen kudeaketa,
- zerbitzu publikoen prestazioa hobetzea,
- lurraldearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea soluzio berritzaileen bidez garraioan eta trafiko fluxuan
- hondakinen kudeaketa eta energia eraginkortasuna.