Edozein enpresa eta erakunde publiko nahitaez konektatu da Interneteko zerbitzuren batera
XXI. mendean edozein enpresa eta erakunde publiko nahitaez konektatu da Interneteko zerbitzuren batera, ezinbesteko tresna bilakatu delarik. Derrigorrezko konektibitate honek mundu osoko ateak zabaltzen dizkigu, munduan zehar egon litezkeen arriskuei ateak ere irekitzen dizkigularik, hala nola, datuen lapurreta, datuen ezabaketa edo aldaketa, eta abar.
Beraz, argi dago edozein erakunde publikok bere aktiborik sentikorrena ahalik eta hobekien babestu behar duela, informazioa alegia.
Izfek zibersegurtasunarekin lotutako tresna aurreratuenak eskaintzen ditu, arriskuak ahalik eta gehien ekiditeko.
Bost zutabe nagusitan oinarritzen da Izferen jarduna arlo honetan:
Konfidentzialtasuna
Datuak isilpekoak direla eta horretarako baimena duenak soilik atzitu dezakeela bermatzea.
Erabilgarritasuna
Informazioa eskuragarri izatea uneoro (365 egun/24 ordu).
Datuen osotasuna
Datuak osorik gordetzen direla ziurtatzea eta datuok asmo okerrekin inork aldatzerik ezin dituela ziurtatzea.
Benetakotasuna
Datuen eta transakzioen egileak ziurtasunez identifikatzea eta baimena duten pertsonek soilik egin dutela ziurtatzea.
Trazabilitatea
Dokumentu eta datuen historikoak gordetzea eta denboran izan duten bilakaera aztertzeko ziurtasuna.
Bost zutabe nagusi hauei etengabeko zaintza gehitu behar zaie. Inguruko eta nazioarteko zibersegurtasun zentroekin harreman iraunkorrak ditugu, zibersegurtasunaren eremuan gertatzen diren azken joerak garaiz atzemateko.