Soluzio estrategiko osoak eta eraldatzaileak
Izferen gaitasunek proiektuen etapa guztiak hartzen dituzte, eta soluzio estrategiko osoak eta eraldatzaileak eskaintzen dituzte.
Gipuzkoako sektore publikoa osatzen duten administrazioen ezagupen teknikoa, antolaketa ezagupena eta ezagupen funtzionala dugu, eta, horrez gain, laneko eta lankidetzako urteen ondorioz esperientzia handia dugu. Horregatik, gaitasun handia dugu kasu bakoitzean egokienak diren soluzioak zehazteko, bai ‘eskaeraren araberako’ soluzio berriak garatzeko, bai jada ingurunean ezarririko soluzioak erabiltzeko (eskala ekonomia).
Bi kasuetan, zerbitzu integrala eskaintzen dugu, proiektuaren bizi ziklo osoa hartzen duena: aholkularitza eta eskakizunak hartzea, analisia, diseinua, garapena, probak, ezarpena eta prestakuntza; era berean, gero egin beharrekoak, alegia, proposaturiko soluzioa mantentzea eta haren garapena.
Gure bezeroekin izaniko epe luzeko lankidetza horiei esker, Gipuzkoako Administrazio Publikoaren ikuspegi orokorra izan dezakegu, eta, ondorioz, soluzio teknologiko orokorrak eta eraldatzaileak sortzen dira, kalitatezkoak, eraginkorrak eta lortu nahi diren helburuak xede dituztenak; era berean, soluzio horien arteko integrazioa lortzen da, horietako bakoitzaren baliorik handiena erdiesteko: lurraldearen eraldaketa digitala, Gipuzkoa adimenduna helburu izanik.
Gure bezeroen konfiantzazko laguntzaileak gara proiektu bat garatu eta ezartzeko prozesu osoan.