Laguntza

Aholkularitza

Izfek laguntza teknikoa eskaintzen du gure erabiltzaile guztiei ezarririko IKT soluzioen erabilerarekin loturiko zalantzak eta arazoak konpontzeko. Laguntza hori ematen da gure Erabiltzaileen Arreta Zentroaren (EAZ) bidez, eta jarduera esparru guztiak hartzen ditu barnean:

  • Konektibitatea sarera
  • Ekipamenduak instalatu eta konfiguratzea
  • Zerbitzuen eta Izfek eta GFAk eskaintzen dituzten beste software batzuen inguruko kontsultak eta gertakariak
  • Etab.

Prestakuntza

Formakuntza

Izfek neurrira eginiko prestakuntza jarduerak eskaintzen ditu, erabiltzaileen aldetik esperientzia egokia eskuratzeko helburuarekin.

Egiaztaturiko profesionalak ditugu, esperientzia eta prestakuntza handia dutenak, bai teknikoa, bai funtzionala, zenbait esparrutan, adibidez administrazio digitala, administrazio elektronikoa, zibersegurtasuna, etab.