Gipuzkoako Administrazioaren hodei pribatuan, udalei, mankomunitateei eta foru erakundeei

Hodei birtuala

Izfek Gipuzkoako Administrazioaren hodei pribatuan zerbitzuak eskaintzen dizkie udalei, mankomunitateei eta foru erakundeei. Hodei hori erabilgarritasun gorena duen segurtasun ingurune batean kokatuta dago.

Gipuzkoako erakundeek, gaur egun, zerbitzuen katalogo zabala dute eskura hodeian, besteak beste, modu dinamikoan dimentsionaturiko zerbitzari birtualak, urrutiko backupa edo fitxategien biltegiratzea, administrazio elektronikoko soluzioak dituen softwarea eta web atarien eta posta zerbitzuen aplikazioak edo plataformak.

Hodeian lan egite hori ahalbidetu duten ezaugarri bereizgarrien artean, Gipuzkoa Sarea dugu bat (2017tik zuntz optikoko sarea). Sare hori Gipuzkoako Administrazioaren sare pribatua da, eta hari lotuta daude Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza guztiak, Gipuzkoako foru erakundeak eta udalak eta mankomunitateak.

Zerbitzu honek duen garrantziaz jakitun, gure zerbitzuak Cloudean garatzeko proiektu estrategikoan murgilduta gaude. Horren ondorioz, zerbitzuen eskaintza berria ekarriko dugu, askoz zabalagoa eta gure bezeroen beharretara egokitua. Zerbitzu horien erabiltzaileek oso erraz egin ahal izango dute kudeaketa, gure Autozerbitzuko Atariaren bidez.