Erredundantzia, datuen babesa eta segurtasun kopiak, eta birtualizazioa.
Izfek Gipuzkoa osoan bere bezeroei berme osoko azpiegitura eskaintzen die, beraien IKT errekurtsoak beti eskuragarri egon daitezen. Gainera, bere langileen ezagutza eta konpromisoari esker, merkatuan dauden azken aurrerapenez baliatzen da Gipuzkoa datuen segurtasuna eta azkartasunari dagokionez.
Azpiegitura indartsu honen oinarriak honakoak dira: erredundantzia, datuen babesa eta segurtasun kopiak, eta birtualizazioa.
Erredundantzia
Edozein arazo gertatzen dela ere, informazioa beti eskuragarri izatea da Izferen eginahal nagusiena. Horretarako, Datuen Prozesurako bi Zentru (DPZ) daude bi kokaleku desberdinetan. Bi DPZ hauek elkarren kopia dira; zerbitzari, biltegiratze eta komunikazio azpiegitura berdina eskaintzen dutelarik.
Komunikazio lerroak ere bikoiztuta daude; bi zentruren artean gutxienez gaitasun handiko bi internet linea daude, baita entitate txikienetan ere.
Datuen babesa eta segurtasun kopiak
DPZ bietan datu berdinak gordetzen dira aldi berean eta sinkronizatuta daude. Beraz, alde batean arazoak izanez gero, beste DPZko datuak eskuragarri leudeke. Horretaz gain, DPZ bakoitzean datuak RAID sistema erredundantean gordetzen dira; hau da, hardware akats puntualetatik babestuta daude.
Eta hori gutxi balitz, datuei egunero segurtasun kopia egiten zaie, atzeraka urtebete baino zaharragoa den informazioa berreskuratzea posible delarik.
Birtualizazioa
Izfek kudeatzen dituen zerbitzariak birtualizatuta daude merkatuko azken teknologia baliatuz. Birtualizazioak esan nahi du hardware errekurtsoak (PUZ, RAM memoria eta disko gogorrak) errekurtsoen “zaku” batean jartzen direla eta sistema birtualek hortik edaten dutela, uneoro hardwarearen egoera zein den jakin beharrik gabe.
Eta beraz, sistema birtualak hardware akatsetatik babesten dira.