Aldundia eta udalen zerbitzu informatikoa
Izfek aholkularitza zerbitzua du IKT arloko proiektu estrategikoak eta plangintzak zehazteko, soluzio teknologiko egokiak eskaintzeko helburuarekin. Haren jarduera esparrua administrazio publikoak direnez, erakundeari ezagutza sakona eskaintzen zaio bere funtzionamendu dinamiken eta beharren inguruan, eta soluzio egokituak eskaintzeko aukera dago.
Izfek 1981. urtetik dihardu –lehenik, Datuak Prozesatzeko Zerbitzuaren Administrazioko Organo Berezi gisa- Gipuzkoako Foru Aldundiari, udalei eta foru sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeei laguntza ematen, beren eraldaketa digitala gauzatu dezaten.
Aholkularitza zerbitzuak hiru oinarri nagusi ditu:
- Erakunde publiko bakoitzaren beharrak aztertzea
- Egungo egoeraren diagnostikoa eta soluzio proposamena egitea
- Soluzio teknologikoak diseinatu eta ezartzea, proposaturiko helburuak lortzea ahalbidetuko dutenak
Aholkularitza arlo hauetan egiten da:
- IKT arloko plangintza estrategikoak
- Komunikazioak
- Administrazio elektronikoa
- Informazio sistemak
- IKT soluzioak eskuratzea (hardwarea/softwarea)
- Legea betetzea eta segurtasuna