Gipuzkoako eraldaketa digitalerako
aliatu estrategikoa gara
IKTen esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiari, foru-sektore publikoa osatzen duten erakundeei eta Lurraldeko toki-administrazioei ematen diegu zerbitzua. Gure 35 urteko esperientziari esker, Gipuzkoako Administrazio Publiko osoari laguntzen diogu bere erronka estrategikoetan.
Zerbitzuak ematen dizkiegu garapen konstanteak, zabalak eta konplexutasun handikoak behar dituzten erakundeei, baita beren errealitatera egokitutako konponbideak eskatzen dituzten erakundeei ere, bateratzea eta esparru teknologikoan integratzea sustatuz.
Jarduten dugun lurraldea
Konpromisoa bermatzen duten IKT soluzio globalak
Sektore publikoko erakundea garenez, Gipuzkoako Administrazio Publiko osoarekin lan egiten dugu, prestazio estrategiko globalaren alde eginez eta kudeaketa publikoaren efizientziaren hobekuntzan sakonduz. Lurraldearen oreka digitala bilatzen dugu, Gipuzkoa lurralde homogeneizatua izan dadin.
Gure zerbitzua sendoa eta segurua da
Gure ezaugarri nagusia gure bezeroei segurtasun handiko azpiegitura indartsu bat eskaintzea da. Ziurtatuta gaude Administrazio Digitalean baliabide elektronikoak erabiltzeko segurtasuna bermatzen duen Segurtasun Eskema Nazionalean.
Gipuzkoa adimendun baterantz
Eraldaketa eta berrikuntzako IKT proiektuen buru gara, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin parte hartzen dugu Eraldaketa Digitaleko Planean, bai informazio-sistema berrien garapenean eta ezarpenean, bai azpiegituretan, gure esperientzia eta ezagutza emanez proiektuaren fase guztietan, Gipuzkoa lurralde adimenduna izan dadin lortzeko.
Gure zerbitzuak
Proiektu nabarmenak
Nola egiten dugu lan IZFEN?

Batzorde betearazlea
Haren helburua da baterako jarraipena egitea eta jarduketak koordinatzea, esparru-hitzarmenean hartutako betebeharrak betetzeko.
Batzorde teknikoa
Helburua lurraldeko plan informatiko orokorren edukiak optimizatzea eta lerrokatzea da.


Aholkulariak
Erakundearen teknologia- edo prestakuntza-beharrak lehen pertsonan ezagutzea du helburu, Izferen lankidetzarekin horiek konpontzeko irtenbiderik onena zein izan daitekeen aholkatzeko. Gainera, aholkulariak informazioa emango dio erakundeari Izferen esku jartzen diren garapen teknologikoei buruz.