Gipuzkoako eraldaketa digitalerako
aliatu estrategikoa gara

IKTen esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiari, foru-sektore publikoa osatzen duten erakundeei eta Lurraldeko toki-administrazioei ematen diegu zerbitzua. Gure 35 urteko esperientziari esker, Gipuzkoako Administrazio Publiko osoari laguntzen diogu bere erronka estrategikoetan.

Zerbitzuak ematen dizkiegu garapen konstanteak, zabalak eta konplexutasun handikoak behar dituzten erakundeei, baita beren errealitatera egokitutako konponbideak eskatzen dituzten erakundeei ere, bateratzea eta esparru teknologikoan integratzea sustatuz.

Flecha abajo
 

Jarduten dugun lurraldea

1

Konpromisoa bermatzen duten IKT soluzio globalak

Sektore publikoko erakundea garenez, Gipuzkoako Administrazio Publiko osoarekin lan egiten dugu, prestazio estrategiko globalaren alde eginez eta kudeaketa publikoaren efizientziaren hobekuntzan sakonduz. Lurraldearen oreka digitala bilatzen dugu, Gipuzkoa lurralde homogeneizatua izan dadin.

2

Gure zerbitzua sendoa eta segurua da

Gure ezaugarri nagusia gure bezeroei segurtasun handiko azpiegitura indartsu bat eskaintzea da. Ziurtatuta gaude Administrazio Digitalean baliabide elektronikoak erabiltzeko segurtasuna bermatzen duen Segurtasun Eskema Nazionalean.

3

Gipuzkoa adimendun baterantz

Eraldaketa eta berrikuntzako IKT proiektuen buru gara, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin parte hartzen dugu Eraldaketa Digitaleko Planean, bai informazio-sistema berrien garapenean eta ezarpenean, bai azpiegituretan, gure esperientzia eta ezagutza emanez proiektuaren fase guztietan, Gipuzkoa lurralde adimenduna izan dadin lortzeko.

Gure zerbitzuak

Proiektu nabarmenak

  • Proyecto

    Ticket Bai

    ERAKUNDEA: Ogasun eta Finantza Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia

    MISIOA: TicketBAI Foru Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna da, eta zergadunen fakturazio-softwareetan legezko betebehar eta betebehar tekniko batzuk ezartzea du helburu. Arkitektura tekniko konplexua eta sendoa eskatzen du, erabilitako informazioaren bolumen handiaren eta sistemaren erabilgarritasunaren erronkei erantzuteko.

  • Proyecto

    EPE

    ERAKUNDEA: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lurraldeko Toki Administrazioak

    MISIOA: Gipuzkoako erakunde guztientzat tresna paregabea, deialdien sorrera eta herritarrek eskaintzen postulazioa kudeatzeko. Autobaremazio-gaitasunarekin, automatikoki kalkulatzen du profil bakoitzaren puntuazioa, izangai bakoitza deialdi batean inskribatzen den unean, eta eskatzen diren merezimenduak eta betekizunak gehitzen ditu. Aplikazio korporatiboekin integratutako tresna.

  • Proyecto

    Mendekotasunaren balorazioa machine learning-arekin (AArekin)

    ERAKUNDEA: Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentua, Gipuzkoako Foru Aldundia

    MISIOA: Mendekotasuna baloratzeko prozesuaren barruan erabakiak hartzen laguntzeko tresna bat sortzean datzan proiektua da, prozesua arindu eta itxaron-zerrenda minimizatzeko. Adimen artifizialeko ereduak (machine learning) eraikiz, mendekotasun-maila aurreikusiz laguntzen da, eta balorazioaren parte den galdetegia egitea bizkortzen da, balorazio-prozesua optimizatzeko helburua erdietsiz.

  • Proyecto

    Nekazaritza, lurralde-oreka, mendiak eta natura-ingurunea

    ERAKUNDEA: Lurralde Oreka Berdearen Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia

    MISIOA: Lurralde Oreka Berdearen Departamentuko nekazaritza, lurralde oreka, mendi eta natur inguruneko arloek, eboluzioaren beharrari dagokionez, administrazio elektroniko moderno baten legezko eskakizunei egokitutako sistema informatikoak behar dituzte. Horregatik, prozesu bikoitz batean murgilduta gaude: HAZI Fundazioaren IKT zerbitzuen arloko eskumenak Izferi transferitzea eta sistema informatiko guztiak eraldatzea, teknologia modernoetara migratzea, prozedurak estandarizatzea eta sistema informatiko korporatibo guztiekin integratzea aurreikusten duena.

  • Proyecto

    Administrazio Elektronikoa

    ERAKUNDEA: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lurraldeko Toki Administrazioak

    MISIOA: Administrazio Elektronikorako irtenbide osoa eskaintzen dugu, elkarren artean integratutako tresnetan oinarrituta. Tresna horien bidez, Administrazioaren eta herritarren arteko harreman erabat digitala errazten da, lege- eta segurtasun-baldintza guztiak betez. Irtenbide horien bidez, besteak beste, identifikazio digitala eta Egoitza Elektronikorako sarbidea errazten dira, eskabideak eta horien dokumentazioa erregistratzeko, espediente elektronikoak izapidetzeko, jakinarazpen elektronikoak egiteko edo administrazioen arteko elkarreragingarritasuna bideratzeko.

Nola egiten dugu lan IZFEN?

Comisión ejecutiva

GFA-EDP Aldundiaren Eraldaketa Digitaleko Plana

Izfek Aldundiaren estrategia digitala eta proiektu estrategikoak definitzen parte hartzen du.

Departamentuko informatika-batzordeak

Bere helburua da Izferekin batera departamentu bakoitzaren plan informatikoa definitzea eta horren jarraipena eta kontrola egitea.

Comisión técnica
Consultores

Erreferentziazko taldeak eta aholkulariak

Erakundearen teknologia edo prestakuntza-beharrak lehen pertsonan ezagutzea du helburu, Izferen lankidetzarekin horiek konpontzeko konponbiderik onena zein izan daitekeen aholkatzeko. Gainera, aholkulariak informazioa emango dio erakundeari Izferen esku jartzen diren garapen teknologikoei buruz.

Ezagutzen dituzu zure zerbitzuak?

Consultoría Infraestructuras Asistencia Formacion Cyberseguridad Soluciones