Ogasun eta Finantza Departamentua aitzindaria izan zen duela 20 urte, zerga ereduen laguntza programak egiten. Helburua zen zergadunei emaniko zerbitzuak indartzea eta erraztea.
Jarraitu irakurtzenGizarte zerbitzuen arretan (udalak, egoitzak, zentroak, gizarte politikak eta erakunde kolaboratzaileak) parte hartzen duten pertsonen eskura jartzea gizarte arloan herritarren beharrak erregistratzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren sistemak. Horretarako zehaztu zen Gizarte politiken extraneta deitu zitzaiona, erabilgarri dauden informazio sistemetara sartzeko bitarteko bakar gisa.
Jarraitu irakurtzenAdministrazio elektronikoaren legeetan izaniko araudi aldaketen ondorioz (aldaketa horiek 40/2018 Legearen 18. artikuluan jasota daude), ez da derrigorrezkoa osoko bilkuren aktak transkribatzea, betiere osoko bilkuraren artxibo digitala eta elektronikoki sinaturiko akordioen fitxategia badaude. Horri dagokionez, Izfek software korporatibo bat garatu du. Software horrek edozein sistema eragilerekin funtzionatzen du eta bateragarria da dagokion udalean edo erakundean instalaturiko edozein soinu ekipamendurekin.
Jarraitu irakurtzenSareko proiektua 2010ean sortu zen, eta Gipuzkoako udalen eta tokiko erakundeen eskura jarririko aplikazioa da. Aplikazio hori kudeaketa ekonomikoa egiteko da, eta aurreko soluzioak ordezkatzen ditu (adibidez, Kudeaketa Ekonomikoaren Sistema Integratua, KESI, eta Webaren Kudeaketa Ekonomikoa, WKE, azken hau 2009an martxan jarria).
Jarraitu irakurtzen