Eraldaketa teknologikoa
Zerbitzua emateko gure helburua eta bokazioa da eragile aktiboa izatea, Gipuzkoak aurrera egin dezan lurralde adimenduna izateko bidean. Lurralde horretan, teknologiak pertsonen bizitza eta Administrazioarekin duten harremana errazten lagunduko du. Eraldaketa hori teknologia arinen bidez egingo da, teknologia horiek soluzio egokiak eskaintzen baitituzte, une bakoitzeko beharretara egokituak.
Horretarako, eratu ginenetik bi hamarkada baino gehiago igarota, denboraldi horretan soluzio ugari garatu ditugu gure lurraldeko herritarren eta Foru Administrazioaren eta Tokiko Administrazioaren arteko erlazioa hobetzeko. Soluzio horien artean ditugu, besteak beste, Zerga eta Kontua deiturikoak, biak ere Big Data eta Adimen Artifizialeko teknologiak dituzten ekimenak, zerga iruzurra antzemateko.
Horri dagokionez, Izfen, jakitun izanik zaintza teknologikoa kritikoa dela, gure ikerketa teknologikoko laborategia martxan jartzen ari gara eta lurraldeko teknologia zentro garrantzitsuekiko lankidetza indartzen ari gara. Zentro horien artean ditugu, esaterako, Tecnalia, Vicontech,EHU, Mondragon Unibertsitatea eta sektoreko enpresa pribatuetako I+G arloko zentroak.
Administrazio elektronikoa
Proiektu honen helburua izan da Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Lurraldeko udaletako zerbitzuak eraldatzea, Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez erlazionatzeko aukera eskaintzeko herritarrei eta enpresei.
Helburu horrekin soluzio oso eta bizi bat garatu dugu, Foru Aldundiarekin lankidetzan, administrazio elektronikora sarbidea errazteko. Administrazio elektroniko horrek gardentasun eta eraginkortasun handiagoa eskainiko du. Horretarako, eraldaketa hori arautzen duten legeak beteko dira, 39/2015 eta 40/2015 legeak.
Administrazio elektronikoa ezartzeak esan nahi du ohiko jarduera izango dela izapidetze elektronikoa, bai barnean bai herritarrekin izaten diren edo administrazio publikoen arteko harremanetan.
Hori ahalbidetzeko, tresna komun batzuk dituzte Foru Aldundiak, foru erakundeek eta Gipuzkoako udalek, eta beraien artean partekatzen dituzte tresna horiek. Horri esker, herritarrak eta enpresak antzeko moduan erlazionatu ahal izango dira administrazio horiekin guztiekin. Tresnak dira:
- Erakundearen egoitza elektronikoa, zerbitzuen katalogo osoarekin eta haren izapidetze eskuliburuarekin
- Identitate digitala eta sinadura elektronikoa
- Sarrera eta irteeren erregistro elektronikoa
- Ordezkarien erregistro elektronikoa
- Jakinarazpen elektronikoa
- Espediente eta artxibo elektronikoa, Interoperabilitateko Eskema Nazionala (IEN) eta Segurtasunerako Eskema Nazionala (SEN) betez
- Online laguntza zerbitzua herritarrentzat
- Interoperabilitatea edo informazio trukea administrazio publikoen artean
- Gipuzkoa Sarea, Gipuzkoako administrazio guztiak elkarrekin eta horiek gainerakoekin lotzeko
- Faktura elektronikoak sartzeko gune nagusia
Soluzio honi esker, Gipuzkoako Foru Aldundia Estatuko diputazioen eta autonomia erkidegoen punta-puntan dago, administrazio elektronikoaren soluzioaren heldutasunari dagokionez. Hori bermatzen du 2019ko martxoan Ernst & Young aholkularitza enpresak aurkezturiko azterketak.
Gipuzkoa Inteligente
Izfek soluzio egiaztatuak eskaintzen ditu, teknologiarik eta metodologiarik berritzaileenak dituztenak.
Administrazio adimendunak dira herritarrentzat irekiak, gardenak eta eskuragarriak diren erakundeak. Teknologia eskuragarriak eskaintzen dituzte, erabiltzaileen erabilgarritasuna eta esperientzia ahalik eta gehien zaintzen dituzte, datuei adimena eskaintzen diete eta teknologiarik berritzaileenen erabilera ahalbidetzen diete administrazioei eta herritarrei.
- Blockchain (ordezkarien erregistroa)
- Chatbot
- IOT (Hondakinen kudeaketa)
- Smart Gipuzkoa
- Soluzio aurreratuak hodeian
- Big Data eta Datuen analisia (zerga iruzurra kontrolatzea)
- Zibersegurtasuna