Atzealdea Zarauzko Udalarekin elkarlanean, Liferay Experiences Tour-en
Zarauzko Udalarekin elkarlanean, Liferay Experiences Tour-en
Joan zen ostegunean, maiatzak 9, Izfek Liferay Experiences Tour jardunaldian parte hartu zuen. Jardunaldi hau Donostian egin zen, lehendabiziko aldiz, Zylk-en eskutik eta Izfe eta Zarauzko Udalaren lankidetzarekin.
Joan zen ostegunean, maiatzak 9, Izfek Liferay Experiences Tour jardunaldian parte hartu zuen. Jardunaldi hau Donostian egin zen, lehendabiziko aldiz, Zylk-en eskutik eta Izfe eta Zarauzko Udalaren lankidetzarekin.
Bai Liferay-ek, bai Zylk-ek bere zerbitzuak eta Liferay-eko 7.2 bertsio berriaren nobedadeak aurkeztu zituen. Jarraian, Soraya Lópezek, Izfeko kontsultorak, Izfek egiten duen lan integratzailea azaldu zuen, zerbitzuak bai GFAri eta Udalei, bai gainerako foru-entitateei eskainiz. Izfek eskaintzen duen zerbitzu horietako bat web orrialdeen kudeaketa da, eta zentzu honetan, Liferayekin duen esperientzia azaldu zuen. Azken urteetan Izfek kode irekiko edukien kudeaketarako atari den Liferay-en aldeko apustua egin du.
Ekitaldia amaitzeko, Jesus Arana, Zarauzko Udaleko zinegotziak, adierazi zuen Zarauzko Udalak berak kudeatzen dituen webgune guztiak berritzeko Liferay edukien kudeatzailea hautatu dutela. Parte hartzeko erabili den barne-prozesua, talde-lana eta proiektuan parte hartu duten pertsona guztien ahaleginaren eta konpromisoaren garrantzia azpimarratu zuen. Era berean, udal estamentu guztiak inplikatzeko, konpromiso horrek duen garrantzia nabarmendu zuen, ez bakarrik sorkuntzan, edukien ondorengo kudeaketan eta mantentze-lanetan ere. Adibide gisa, Zarautz Turismo webgune berria aurkeztu zuen, berriki argitaratua, Izfek eskainitako txantiloiarekin garatu dena Liferay-en eta, horrez gain, laster argitaratuko den zarautz.eus web korporatiboaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen.
Hemen ikus dezakezue Izferen aurkezpena: Aurkezpena Liferay
Hemen ikus dezakezue Zarauzko Udalaren aurkezpena: Zarauzko Udala eta Liferay