Atzealdea Zaintza Herri Lab, pertsonen zaintza hobetuz

Zaintza Herri Lab, pertsonen zaintza hobetuz

Europar Batasuna Zainketako Tokiko Ekosistemak sustatzen ari da estatu kideen politika publikoen barruan. Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundia estrategia bat bultzatzen ari da ekosistema horiek Gipuzkoan indartzeko eta lankidetza publiko-pribatua sustatzeko pertsonen zaintzaren alde.  

2024 / 06 / 25
Zaintza Herri Lab, pertsonen zaintza hobetuz

Europar Batasuna Zainketako Tokiko Ekosistemak sustatzen ari da estatu kideen politika publikoen barruan. Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundia estrategia bat bultzatzen ari da ekosistema horiek Gipuzkoan indartzeko eta lankidetza publiko-pribatua sustatzeko pertsonen zaintzaren alde.  
    
Gaur egun, Gipuzkoan Zaintzako Tokiko 14 Ekosistema daude (Zaintza Herri Lab), pertsonei ematen zaien arreta hobetzeko aukera ematen dutenak, zaintzan inplikatutako agente guztien arteko lankidetza sustatuz.  
  
Izfek ekosistema horiek behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren sistema teknologikoak eta digitalak hobetzen laguntzen du ekimen honetan. 
  
Adibidez, ZHLDatuGunea plataforma garatu dugu, Big Data sistemetan oinarritua, ekosistemako eragileen artean informazioa trukatzeko aukera ematen duena (erakunde publikoak, hala nola udalak eta GFA, eta erakunde pribatuak, hala nola ADinkide, OkEnCasa). Plataforma horrek aukera ematen du ekosistema horien erabiltzaileei buruzko informazioa eragileen artean partekatzeko. Plataformak informazioa trukatzen du daturik bildu gabe, eta horrek erraztu egin du lurraldeko lankidetza publiko-pribatuko lehen hitzarmena idaztea.  
  
ZHLDatuGunea plataforma Pasaiako ekosistemaren pilotajean (Pasaia Herri Lab) parte hartu duten eragile guztiekin lankidetzan diseinatu eta garatu da. 
  
Pasaiako fase pilotu honen ondoren, Gipuzkoako gainerako ekosistemetara zabaldu nahi da. Horretarako, apirilaren 25ean ZHLDatuGunearen eskalatze-estrategia aurkeztu zitzaien 14 udalerrietako ordezkariei, ekosistemen egituraketa teknologikoa errazteko. 
  
Horri esker, GizaNETek, Gizarte Politiken plataforma teknologikoak, bere prestazioak handitu ahal izango ditu, sail honen beste helburu estrategiko batzuetan hazteko aukera emanez, hala nola Gizarte Historia Bakarrean, automatizazioan edo administrazio elektronikoan.