Beharrak
Sareko proiektua 2010ean sortu zen, eta Gipuzkoako udalen eta tokiko erakundeen eskura jarririko aplikazioa da. Aplikazio hori kudeaketa ekonomikoa egiteko da, eta aurreko soluzioak ordezkatzen ditu (adibidez, Kudeaketa Ekonomikoaren Sistema Integratua, KESI, eta Webaren Kudeaketa Ekonomikoa, WKE, azken hau 2009an martxan jarria).
2010ean, bi aplikazio horietan oinarrituta, Sareko proiektua garatzen hasi ginen: aurreko aplikazioaren datu baseari eutsi zitzaion eta KESI eta Sareko aldi berean erabiltzeko aukera izan zen.
Soluzioa
WKE aplikazioaren egokitzapena da. Izfek Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat garaturiko aplikazioa, Gipuzkoako tokiko erakundeek eta erakunde autonomoek erabiltzeko eta horrela beren kudeaketa ekonomikoaren arloko eginkizunak errazago egiteko.
Administrazioarentzat bereziki garaturiko soluzioa da, eta erakunde batean sorturiko kontabilitateko eragiketa guztiak erregistratzeko aukera ematen du:
- Aurrekontu izaera duten gastuak eta diru sarrerak
- Aurrekontuz kanpoko eragiketak
- Finantza arloko eragiketak
Aplikazioaren helburua da prozesu ekonomiko guztiak kudeatzea:
Plangintza
- Aurrekontua egitea.
- Altxortegia planifikatzea, kobrantzak eta ordainketak.
Gauzatzea
- Gastuen eta diru sarreren dokumentuak kudeatzea.
- Fakturak erregistratzea, faktura elektronikoa.
- BEZaren eta PFEZren tratamendua.
Kontrola eta egiaztatzea
- Non eta nola gastatzen den.
- Nola finantzatzen den.
- Zerbitzuen kostuak.
Ikuskatzea
- Aurrekontuaren likidazioak.
- Kontuak beste erakunde batzuetara bidaltzea (Foru Aldundira, Estatuta).
Erabakiak hartzea
- Txostenak eta datu fitxategiak.
Korporazioak
153
Eragiketa kontableak
828.202
Fakturak
230.565
Kontabilitateko idazpenak
2.780.984
Beste batzuk
463.426
Aurrekontuko partida
61.481
Abantailak erabiltzaileentzat
Webaren interfaze berria
Aurreko aplikazioan, IBM 3270 terminalaren emulazioak erabiltzen ziren, “pantaila berdeak" ere deituak, izan ere, laneko tresna gisa ordenagailu pertsonalak modu orokorrean erabiltzen hasi aurretik zeuden terminalen itxurakoak ziren.
Emulazio pantaila horiek testuetan kolore gutxi batzuk bakarrik egotea ahalbidetzen zuten, eta gainera datuen 24 lerro x 80 zutabetara mugatuta zeuden.
Sareko proiektuarekin, nabigatzailea instalatuta daukan edozein ekipamendutatik sar daiteke aplikaziora, ez dago inongo bezeroaren programarik jarri beharrik.
Menu eskuragarriak
Sareko proiektuaren menuko aukera guztiak klik bakar bat eginda ikus daitezke eta eskuragarri daude, aplikazioaren edozein pantailatatik.
Eragiketa masiboak
Dokumentuak masiboki egunera daitezke, aplikazioaren pantailan bertan edo datuen txantiloiak kargatuz.
Datuen deskargatzea
Aukeraturiko datuak deskarga daitezke Excel edo Calc formatuan, ondoren erabiltzailearen ekipamenduan tratatzeko.
Irudiak eta dokumentazioa eranstea
Irudiak eta dokumentazio osagarria sar daitezke edozein kontabilitateko eragiketatan. Baita hauek izapidetzean ere: fakturen espedienteak, kredituak aldatzeko espedienteak, balioen eta bermeen kudeaketa.
Beste aplikazio batzuekiko integrazioa
Sareko proiektua beste aplikazio batzuekin integratzen da, erakundearen kudeaketa errazteko datuak jaso edo bidaltzeko, adibidez: Guinea aplikazioa, BEZaren Informazioa berehala Ematea (IBE), Ogasuneko ereduak, bankuko datuak, faktura elektronikoak jasotzea, gardentasuna eta open data, etab.
Hurrengo urratsak
Gaur egun, proiektua garatzen ari gara oraindik, izan ere, KESIn zeuden funtzionalitateak eta Sareko aplikaziora pasatu ez zirenak (nominen eta eskaeren modulua) pasatzen ari gara, eta hobekuntzak eta modulu berriak garatzen ari gara.