Atzealdea Zer dira metodologia arinak?
Zer dira metodologia arinak?
Metodologia arinek funtsezko rola dute eraldaketa digitalean. Izfek Scrum metodologiaren aldeko apustua egin du.
Metodologia arinek funtsezko rola dute eraldaketa digitalean. Prozesuen eta ekipoen kudeaketa oso konplexua da edozein entitaterentzat. Ez da baliabide kontua soilik. Beharrezkoak dira ezagutza, irizpide egokia, eta, denbora, horren garrantzitsuak diren denbora optimizatzeko, ekipoa koordinatzeko eta zereginak esleitzeko. Metodologia arinak, metodologia tradizionalak ez bezala, onuragarriak direla agerikoa da zentzu horretan, zenbait bereizgarri baitituzte: aldaketen aurrean azkar erantzuten da, bezeroak prozesu osoan parte hartzen du, produktua tarteka entregatzen da, eta beharrezkoak ez diren zereginak baztertzen dira.
Izfek, existitzen diren metodologia arinen artean, apustu egin du Scrum metodologiaren alde, garapen arineko proiektuak kudeatzeko oinarrizko metodo gisa, eta Kanban metodologiaren alde, eginkizunak nola burutzen diren modu orokorrean kudeatzeko metodo gisa.
Nola funtzionatzen du Scrum metodologiak?
Scrum proiektuak kudeatu eta garatzeko metodologia arin bat da; Takeuchi eta Nonaka japoniarrek definitu zuten, 1986an, azkartasun eta malgutasun emaitza oparoak zituzten enpresen praktikei buruzko ikerketetan ateratako ondorioetatik.
Scrum metodologia emaitzak lortzera zuzenduta dago, nahiz eta, ingurua aldakorra izan eta/edo baldintzak aldaketak jasan edo oso ongi definituta ez egon. Bezeroak markatutako lehentasunaren arabera, entrega partzial eta erregularretan dago oinarrituta.
Metodologia bi etapa nagusitan banatzen da:
- Lehen aldia (0 Sprint-a), non Product-Backlog edo Produktuaren Pila egiten den. Dokumentu horretan proiektuak eskatzen dituen zereginak, eskakizunak eta funtzionalitateak biltzen dira.
- Betekizun horiak entrega partzial edo fasetan (Sprintak) banatzen ditugu, bezeroak betekizun bakoitzari ematen dion lehentasunaren edo balioaren arabera. Fase horietako bakoitzak (Sprintak) hasiera data bat eta amaiera data bat izaten ditu finkatuta, eta 2-4 asteko iraupena izan ohi dute. Helburua da funtzionatzen duen eta bezeroak probatu ahala bilakatzen den zerbait entregatzea, beharrezkoak diren aldaketak egin ahal izateko, beranduegi izan aurretik.
Sprint Backlog dokumentuak biltzen ditu Sprintaren amaieran entregatu beharreko zereginak, eta haiekin batera, beharrezkoak izango diren lan ordu kopurua, zereginak nork beteko dituen eta kostua. Ekintza guztiek kontrol bat izan beharko dute. Burn Down Chart bat egingo dugu, eta bertan, egoera eta bilakaera markatuko ditugu, non denboran zehar tratatu beharreko zereginak eta eskakizunak zehaztuko diren. Intuizioz ikusiko dugu ea guztia aurreikusitakoaren arabera doan edo desbideratzerik dagoen entrega-datari dagokionez.
Zenbait bilera egiten dira:
- Eguneroko bilera labur bat, Daily Scrum delakoa, aurrerapena azaltzeko, eta egingo dugun lana deskribatzeko, eta eragozpenak komentatzeko.
- Planifikazio batzar bat, Sprintean sartuko diren backlog-aren elementuak definitzeko.
- Batzar bat, Sprintean garatutako funtzionalitatearen areagotzea frogatzeko.
- Atzera begirako batzar bat, taldekide guztiek aurreko Sprintaren inguruan hausnartzeko.
Nola funtzionatzen du Kanban metodologiak?
Kanban 1950eko hamarkadan sortu zen, Japonian, Toyotako muntaketa kateetako materialen fluxuen kudeaketa sistema gisa. Berehala hedatu zen beste manufaktura-industria batzuetara, eta azken urteetan metodo arin gisa aplikatzen ari da IKTn.
Kanban metodologia hainbat printzipiotan oinarritzen da, eta printzipio horiek dira gainontzeko metodologia arinetatik bereizten dituenak. Printzipio horiek, bermatutako kalitatea, hondakinen murrizketa, etengabeko hobekuntza eta malgutasuna dira.
Kanban metodologiak zenbait alderdi hartzen ditu kontuan:
- Lan fluxua bistaratzea, eta horretarako, erabiltzen da tresna gisa Kanban taula. Taularen funtzioa da erraz bistaratu ahal izatea nola gauden proiektu batean, hainbatetan edo talde batean. Zutabeetan ageri dira lan fluxuaren egoera desberdinak, bezerora arte. Eta zutabe horietan, txartel batzuk, etiketa batzuk edo post-it batzuk jartzen dira, zereginekin, egin ahala fluxu faseetatik pasatzen doazenak. Egiteko dauden zereginen zerrenda bat dago, norbaitek lehenesten dituenak, eta egoera desberdinetatik pasatzen dira exekutatu ahala (egiteko dauden atazak, betekizunen kudeaketa, analisia, garapena, testing-a, inplementazioa…).
- Abian dagoen lana mugatzea (WIP, work in progress). Zenbat zeregin dauden definitu behar da (txartelak onartzen dira taularen fase bakoitzean). Taula ikusgai izateak ahalbidetzen du, identifikatzea arazo egoerak, itoguneak, lan-karga desorekatuak eta abar, hala nola eta egoera horiek zuzentzeko esku hartzea.
- Kalitate Politika esplizituak ezartzea, zeintzuk zereginek egoeraz aldatzeko bete behar dituzten baldintzak zehazten dituzten.
- Lan fluxua neurtzea eta kudeatzea. Zenbait aspektu neurtzen dira, hala nola WIPa, entrega-denbora, kalitatea bezeroaren ikuspuntutik, arriskuak, entrega data erreala aurreikusitakoarekin alderatuta, eta abar. Grafiko ugari egin daitezke, aztertu behar direnak, taldean, ahal izanez gero.
- Feedback zikloak egitea: proiektu askoko taula batekin hileroko jarraipena egitean datza. Aztertzeko interesgarriak diren grafikoak egiten dira fase honetan baita ere.
- Etengabeko hobekuntza. Urratsez urrats joan behar da «aurreikusitakorantz» hurbilduz, gertuko helburuen plan bat eginez, eta zuzenketa eta prebentzio ekintzak landuz eta kudeatuz.