Atzealdea Izfetik azpiegitura teknologiko berriak garatu ditugu Gipuzkoako toki erakundeak modernizatzeko, Next Generation finantzaketari esker

Izfetik azpiegitura teknologiko berriak garatu ditugu Gipuzkoako toki erakundeak modernizatzeko, Next Generation finantzaketari esker

Europar Batasunaren garapen teknologiko eta iraunkorraren esparruan, Izfek proiektu informatiko bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Gipuzkoako toki-erakundeen eraldaketa digitalaren eta modernizazioaren alde, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasunak finantzatuta eta Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren kudeaketarekin. 

2024 / 07 / 24

Proiektu hau hainbat jarduera-ildotan gauzatu da: 

  1. Azpiegitura teknologikoa eskuratzea eta ezartzea, Datuak Prozesatzeko Zentroen gaitasuna, segurtasuna, zerbitzuaren eskuragarritasuna eta efizientzia energetikoa handitzeko; horiek funtsezkoak dira e-gobernurako eta Gipuzkoako toki-erakundeen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren administrazio elektronikoaren bilakaerarako. 

  1. Toki-erakundeen lan- eta kudeaketa-prozesuetan tresna aurreratuak ezartzea, software-azpiegiturak instalatuz, datu dinamikoen zerrendak eta formularioak masiboki egiteko, diseinatzeko, biltegiratzeko, kontsultatzeko. Era berean, framework digital korporatiboan funtzionalitate aurreratuak ezarri dira, zerbitzuen sistema eta aplikazio berrien sorrera eta garapena erraztu eta bizkortzen dutenak. 

  1. Proiektuetan zehaztutako administrazio elektronikoko zerbitzuak kudeatzeko hainbat aplikazio garatzea: 

  • Erregistro elektronikoa: erabat elkarreragingarria eta Erregistroen Interkonexio Sistemarekin (ESI) konektatua. 

  • Jakinarazi: jakinarazpen elektronikoak kudeatzeko sistema, Helbide Elektroniko Gaitu Bakarrari (DEHu) atxikitzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kontzentrazio Puntu Bakarraren (PUC) bidez. 

Europar Batasuneko Next Generation EU funtsaren bidez lortutako finantzaketari esker, Gipuzkoako Foru Aldundia Europa ekologikoagoa, erresilienteagoa, digitalagoa, seguruagoa eta elkarreragileagoa eraikitzen laguntzen ari da, Gipuzkoako herritarrei ematen zaizkien zerbitzu publikoak hobetuz.