Atzealdea Izfen garatutako Errenta+ errentaren app berria herritarrentzat eskuragarri
Izfen garatutako Errenta+ errentaren app berria herritarrentzat eskuragarri
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2024ko Errenta Kanpainaren xehetasunak aurkeztu ditu, eta berrikuntza nagusia Izfetik garatu dugun mugikorretarako eta tabletetarako Errenta+ aplikazio berria izan da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2024ko Errenta Kanpainaren xehetasunak aurkeztu ditu, eta berrikuntza nagusia Izfetik garatu dugun mugikorretarako eta tabletetarako Errenta+ aplikazio berria izan da.
Izfen, gure lehentasuna da Administrazioak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen kalitatea erraztuko duen teknologia sortzea. Hori dela eta, aplikazio honen bidez, zergadunei PFEZarekin lotutako izapideen kudeaketa arintzea lortu dugu. Izapide horien artean dago autolikidazio-proposamena onartzea, eta, beraz, 2024ko kanpaina honetan erabilgarri dago.
App berriak aukera ematen du: informazio fiskala kontsultatzeko, proposamena ikusi eta onartzeko, errenta aitorpena aurrez aurre egiteko hitzordua eskatzeko, kudeaketa ofizialetarako errenta ziurtagiriak lortzeko, zalantzak argitzeko eta funtsezko abisuak jasotzeko, hala nola kanpainarekin lotutako berriak edo banakako abisuak.
Autolikidazio-proposamena kontsultatu ondoren, behar izanez gero, zergadunak kontzeptu hauek aldatu ahal izango ditu App Errenta+, Internet edo telefono bidez: etxebizitzak alokatzeagatiko etekinak, lokalak alokatzeagatiko etekinak, pisu turistikoen errentamenduagatiko etekinak, ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria, dohaintzengatiko kenkaria, kuota sindikalagatiko kenkaria.
Kanpaina honetan, dagoeneko jasotako autolikidazio-proposamenak onartu ahal dira, baita apirilaren online egiten den errenta telematikoa, Zergabidea plataformaren bidez. Horren bidez, ondarearen gaineko zergaren eta fortuna handien elkartasunaren aitorpena ere egin ahal izango da. Apirilaren 4tik aurrera aitorpena modu presentzialean egiteko hitzorduak erreserbatu ahal izan dira, eta apirilaren 8tik aurrera modalitate horrekin hasi da. Errentaren, ondarearen eta fortuna handien 2024ko kanpaina aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.
Zergadun guztiak animatzen ditugu aplikazio berria deskargatzera, errentaren izapideak beren telefonotik eroso egiteko. Errenta+ aplikazioa dagoeneko eskuragarri dago iOS edo Android duten gailuetarako, dagozkien aplikazio dendetan edo web bidez, Aldundiaren orrian.