Atzealdea Izfe Cyberzaintza Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia berriaren aurkezpenean

Izfe Cyberzaintza Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia berriaren aurkezpenean

Maribel Ugartek, Izfeko IKT zerbitzuen arduradunak, Cyberzaintza Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia berriaren aurkezpen-ekitaldian parte hartu du. Agentzia irailean eratu zen, Euskadin Internet eta teknologia berriak erabiltzearen ondoriozko mehatxuei modu integralean eta zeharkakoan aurre egiteko.

2023 / 12 / 21
Izfe Cyberzaintza

Maribel Ugartek, Izfeko IKT zerbitzuen arduradunak, Cyberzaintza Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia berriaren aurkezpen-ekitaldian parte hartu du. Agentzia irailean eratu zen, Euskadin Internet eta teknologia berriak erabiltzearen ondoriozko mehatxuei modu integralean eta zeharkakoan aurre egiteko.

Ugartek "Euskal administrazio publikoen erronkak" izeneko hirugarren panelean parte hartu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiko Teknologia eta Berrikuntza Sozietatea den Lantikeko Imanol Sautorekin eta Arabako Foru Aldundiko Kalkulu Zentroko Roberto Pérez de Arriluzearekin batera. Blokea Oier Perezek moderatu zuen (Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza).

Bere hitzaldian, administrazioentzat mekanismo orokorrak sortzearen garrantzia nabarmendu zuen, hala nola "zibersegurtasun-estrategia komuna" edo "gertakarien aurrean erantzuteko taldea" izatea.

Era berean, azpimarratu zuen Cyberzaintza agentzia egoteak erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioan lagunduko duela, eta hori onuragarria izango dela erasoen aurrean lurraldea indartzeko.

Ahaztu gabe herritarren prestakuntza eta kontzientziazioa “zibersegurtasunaren garrantziari buruz, norbanako gisa hartu behar ditugun neurriei buruz edo Interneten segurtasunik gabeko portaerak saihesteko moduari buruz”. Izan ere, bere hitzaldian adierazi zuenez, “pertsonak gara katearen punturik ahulena”.