Atzealdea Gipuzkoako toki entitateen udal erroldaren eraldaketa digitala eta modernizazioa egiteko kontratua esleitu da
Gipuzkoako toki entitateen udal erroldaren eraldaketa digitala eta modernizazioa egiteko kontratua esleitu da
Proiektua Europar Batasunak finantzatzen du – Next Generation EU, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez

Izfek Gipuzkoako toki-erakundeen udal-errolda digitalki eraldatu eta modernizatzeko kontratua esleitu du. Proiektu estrategiko hau Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) baitan kokatzen da, Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatua.
Datozen egunetan jarriko dira abian proiektuaren lehen faseak, eta horien helburu nagusia da zerbitzu informatiko aurreratuak ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari, foru sektore publikoko erakundeei eta hala eskatzen duten Lurralde Historikoko beste toki-erakunde batzuei.
Kontratuari esker, udal-erroldaren kudeaketa-sistemak modernizatu eta tokiko zergen (Katastroa) sistemekin integratuko dira. Horretarako, informazioa egituratuko da biztanleari, etxeari eta etxebizitzari buruzko datuak bereizita kudeatzeko, eta lurraldeko informazioa eta biztanlearena bereizteko. Gainera, udal bakoitzak bere etxebizitzen datu-basea behar bezala identifikatuta edukitzea izango da helburu, etxebizitza bakoitzari dagokion identifikatzaile bakarrarekin (CIV kodea), katastroko erreferentziatik eratortzen dena.
Horrez gain, ‘Errolda online’ izeneko ekimenaren baitan, Biztanleen Udal Errolda kudeatzeko sistemak Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) denbora errealean integratzeko proiektuaren diseinua eta azterketa egingo dira.
Proiektu hau BEEParen barruan kokatzen da, ‘Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako administrazioaren eraldaketa digitala eta modernizazioa’ izeneko jarduera-ildoan. Europar Batasunaren finantzaketa 1.583.170,38 eurokoa izango da.
Izfen konpromiso sendoa dugu administrazio digital eta eraginkorrago baten alde, herritarrengandik hurbilago dagoena eta zerbitzu publikoen kalitatea etengabe hobetzen duena.