Beharrak
Gizarte zerbitzuen arretan (udalak, egoitzak, zentroak, gizarte politikak eta erakunde kolaboratzaileak) parte hartzen duten pertsonen eskura jartzea gizarte arloan herritarren beharrak erregistratzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren sistemak. Horretarako zehaztu zen Gizarte politiken extraneta deitu zitzaiona, erabilgarri dauden informazio sistemetara sartzeko bitarteko bakar gisa.
Soluzioa
Soluzioaren helburua da komunikatzeko bide homogeneo bat ezartzea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren, udalen, egoitzen, zentroen eta gainerako erakunde kolaboratzaileen artean.
Ezaugarriak
Espedienteak izapidetzearekin loturiko erakundeek eginiko ekintzen informazio eta kudeaketa ataria da. Extranetaren bidez, Departamentuaren eskaerak kudeatzen dira.
Eskaerak erregistratu, tratatu eta inprimatzearen inguruko ekintzak hartzen ditu. Eta, horri dagokionez, dokumentazioa eransteko eta eskakizunen baliotasuna egiaztatzeko aukera ematen du.
Eskaera eta espediente mota ugari dago, eta guztiak prozedurak definitzean oinarritzen dira:
- Eskaera berria
- Aldatzeko eskaera osagarriak
- Baliogabetzea
- Etab.
Abantailak
- Web teknologia duen sistema bat garatzea, Gizarte Politiketako zerbitzuen, dirulaguntzen eta prestazioan informazioa duten gordailuetara sartzea errazteko eta zentralizatzeko:
- Eskaeren eta espedienteen gordailua.
- Izapideen gordailua.
- Dokumentazioaren gordailua.
- Erabakien gordailuak.
- Sistema espezializatuak garatzea, Departamentuaren zerbitzuetan esparru funtzional komunak bideratzen dituztenak:
- Bezeroak
- Txaron zerrenda
- Zentroak
- Likidazioak
- Balorazioak
- ...
- Sartzeko gunea udaletako, egoitzetako, zentroetako, erakunde kolaboratzaileetako eta abarretako erabiltzaileentzat.
- Zerbitzu berriak sartzea (Mendekotasunaren Legea, Arreta Goiztiarra, programak, etab.) errazten duen plataforma.
- Plataforma normalizatzailea eta ebolutiboa.
- Departamentuko sistemen arteko erlazioa (Haurtzaroa, Gizarteratzea, Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arreta, Mendekotasunaren Prestazioak).
- Plataforma bideratzailea, beharrezkoak diren interoperabilitate graduak ezartzeko (Ogasuna, Udalak, Biztanleen Errolda, Foru Administrazioak, Administrazio Zentrala –GS – NAN, Mendekotasuna-SISAAD).
- Segurtasuna: Sistemaren erabileren eta baimenen ikuspegi orokorra (erregistratzea eta auditoretza).
- Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko Lege berria eskatzea Departamentuko zerbitzuetan. Zerbitzuak egokitzea Lege horren irizpideen arabera.
- Informazio estatistikoko sistemak, eta haiek erabilgarri izatea udalek eta extranetaren partaideek.
- Ezinbestekoa da datuen kalitatea bermatzea.
Hurrengo urratsak
Laster, extranetak eskainiko du sinadura biometrikoa sartzeko aukera eskaeretan eta izapideetan.
Era berean, alde batetik, martxan jarriko dira Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Informazio Sistemen Atariak (SISAAD) eskaintzen dituen web zerbitzu berriak, eta, bestalde, extraneteko foru erabakien eta aginduen izapidetzea integratuko da Ebatzi sistema korporatiboarekin (foru erabakiak eta aginduak).
Azkenik, extranetaren partaideei eskaturiko dokumentazioa (hitzarmenak, memoriak, etab.) modu zentralizatuan sartuko da, eta Departamentuko zerbitzuetan eskaturiko funtzionalitate berriak garatuko eta ezarriko dira.