Atzealdea Aldundiak, Izferekin batera, lurralde ikuspegia duten 3 ekimen aurkeztu ditu
Aldundiak, Izferekin batera, lurralde ikuspegia duten 3 ekimen aurkeztu ditu
Toki administrazioetako digitalizazioa sendotzeko lan saioa egin dute gaur Foruk Aldundiak eta Izfek, lurraldeko alkate, udal ordezkari eta teknikariekin batera.

Toki administrazioetako digitalizazioa sendotzeko lan saioa egin dute gaur Foruk Aldundiak eta Izfek, lurraldeko alkate, udal ordezkari eta teknikariekin batera.
Hasteko, zibersegurtasun eredu berri, sendo eta koordinatu bat aurkeztu du. Izan ere, eremu publikoa zibererasoen eta iruzurren arrisku handiena duen sektoreetako bat da gaur egun. Saioan Gobernantzako foru diputatu Irune Berasaluzek, eta Izfe informatikako foru zerbitzuko eta Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamenduko arduradunek parte hartu dute, eta elkarrekin zibersegurtasun eredu berria aurkeztu dute, Gipuzkoako administrazio guztiak – udalerri txikienetik Aldundira arte – erakunde ziberseguru eta herritarren datuen babesarekin konprometituak bihurtzea ahalbidetuko dituena.
Ondoren, Eskua espedienteak kudeatzeko sistema berrituko dela jakinarazi da. EsKua, toki-erakundeek erabiltzen duten espediente-kudeatzailea, oso hedatuta dagoen tresna bat da eta erabiltzaile-kopuru gero eta handiagoak erabiltzen du. Beraz, erabileran eraginkortasuna eta gogobetetasuna bermatzeko espediente-kudeatzailearen arkitektura, funtzionalitatea eta diseinua hobetuko dira.
Azkenik, 4000 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeentzat zuzendurik, Eskua aplikazioan 20 espediente erabilgarrienak ezartzeko eta hedatzeko eskeiniko den laguntza zuzena aurkeztu zen.