Atzealdea Akten audioa

Beharrak

Administrazio elektronikoaren legeetan izaniko araudi aldaketen ondorioz (aldaketa horiek 40/2018 Legearen 18. artikuluan jasota daude), ez da derrigorrezkoa osoko bilkuren aktak transkribatzea, betiere osoko bilkuraren artxibo digitala eta elektronikoki sinaturiko akordioen fitxategia badaude. Horri dagokionez, Izfek software korporatibo bat garatu du. Software horrek edozein sistema eragilerekin funtzionatzen du eta bateragarria da dagokion udalean edo erakundean instalaturiko edozein soinu ekipamendurekin.

Soluzioa

Aplikazio honen sorrera Izferen Udalak atalean garaturiko ekimen batean dago. Software berri honek erraztu egiten du udaletako idazkariek egin ohi duten lana, hau da, hitzaldien hitzez hitzeko transkripzioa egitea; horrez gain, balio erantsia ematen du gardentasunari dagokionez, izan ere, interesdunek audio osoak eskuragarri izateko aukera dute.

Villabonako Udalak akten audioaren aplikazioa sartzeko proiektu pilotuan parte hartu du

Villabona Gipuzkoako herria izan da soluzio hau, akten audioa, ezartzen lehena, gure lurraldean garatu den lehenengo esperientzia pilotuaren esparruan.

Izfek ad-hoc aplikazio korporatiboa garatu du aldi berean, Gipuzkoako gainerako erakunde publikoek ere akten audioaren aplikazio honek eskaintzen dituen prestazioak erabil ditzaten.

Aplikazioak osoko bilkuraren audioa grabatzen du, eta elektronikoki sinatzen du, gai zerrendarekin eta erabakiekin batera. Amaierako artxiboa indexatuta dago, bai gaien arabera bai hitzaldien arabera. Gainera, osoko bilkuran jorratu diren gaiei buruzko dokumentuak eransteko aukera ere eskaintzen du. Emaitzak ohiko prozeduren bidez transkribatua izan den akta batek duen lege balio bera du.

Programak funtzionatzen du merkatuan dagoen edozein grabazio teknologiaren bidez, eta Windows edo Linux motako edozein ordenagailutan ezar daiteke.

Hurrengo urratsak

Datozen hilabeteetan, akten audioak argitaratzeko plataforma eskainiko dugu. Hurrengo fase batean, “Akten BIDEOAK grabatzeko eta hizlarien indexazio automatikoa egiteko" proiektuari ekingo zaio.