Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

1.  Aholkularitza/Kontsultoretza

 

Gure esperientziari esker, aholkatuz lagun diezazukegu IKTen erabilera planak eta proiektu estrategikoak zure erakundean definitzen. 

  • Eremu ezberdinetan eskaintzen dugu aholkua:
  • IKT Plan estrategikoak
  • Komunikazioak
  • Administrazio elektronikoa
  • Informazio sistemak
  • IKT konponbideen erosketak (hardware/software)
  • Legea betetzea eta segurtasuna
  • Prozesuen aholkularitza (espedienteen kudeaketa)

2. Proiektuen zuzendaritza

 

Gure bezeroei laguntzen diegu eraldaketako IKT proiektuetan lehenak izaten, bai informazio sistema berrien bai azpiegituren garapen eta ezarpenean, gai ezberdinetan dugun esperientzia eta ezagutza eskainiz:


Plangintza – Koordinazioa - Jarraipena

 

3. Konponbideen garapena, integrazioa eta mantentze-lana

 

Neurrira egindako konponbideak garatzen ditugu, gure ezagutza funtzional eta teknologikoak aplikatuz, jada alderatuak izan diren administrazio elektronikoko konponbideak integratuz, lengoaia irekiak erabiliz eta metodologia aurreratuenak aplikatuz.

 

Zerga kudeaketako sistemak Zergen eta tasen kudeaketa, Diru-bilketa eta Ikuskaritza
Kudeaketa ekonomikoko sistemak Aurrekontuak, Aurrekontuen kontabilitatea, Ondarearen kontabilitatea,  Diruzaintza
Gizarte Zerbitzuetako sistemak Gizarte Zerbitzuetako Extraneta, Mendekotasuna, Gizarteratzea, Haurtzaroa, Plangintza
Zerbitzu orokorretako sistemak Erosketak eta biltegiak, Presentzia kontrola, Intraneta, Giza Baliabideak, Nomina, Kontratazioa, Diru-laguntzak
Administrazio Elektronikoko tresnak Egoitza elektronikoa, S/I erregistroa, Espediente elektronikoa, Sinadura elektronikoa, Jakinarazpen elektronikoa, Elkarreragingarritasuna, Digitalizazio bermatua, Fakturazioa,  Kontratazio elektronikoa
Bestelako konponbideak Gardentasuna eta Datu Irekiak,  Larrialdiko sistemak, Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Sistema kartografikoak, etab.

 

Hirugarrenen konponbideak integratzen ditugu, jada funtzionamenduan dauden sistemekin. Ezarritako sistemen mantentze ebolutiboa eta prebentziozkoa gauzatzen ditugu, eboluzio teknologiko azkarrak nahiz gauzatzen diren araudi aldaketek eragindako aldaketetara egokituz.

 

4. Ezarpena

 

Aplikazioen katalogo bat jartzen dugu Gipuzkoako administrazioaren eskura, honako faseak barne hartzen dituen ezarpen proiektuak gauzatuz:

  •  Antolakuntza aholkularitza
  • Konfigurazio pertsonalizatua
  • Aplikazioa/zerbitzua ezartzeko laguntza
  • Erabiltzaileei prestakuntza
  • Monitorizazioa
  • Laguntza

5. Erabiltzailearentzako arreta

 

LaZer2000 - Gipuzkoako Foru Aldundiko, foru sektore publikoa osatzen duten Entitateetako eta Lurralde Tokiko Administrazioetako erabiltzailearentzako arreta zerbitzu integrala da; telefonoz, idatziz eta urruneko kontrolaren bidez ematen dena, edozein jazoera edo kontsulta informatikori erantzuteko.

  • Bulegotika kontsultak
  • Jazoera informatikoak
  • Zerbitzuaren erabilgarritasun oharrak
  • Aplikazioetako jazoeren kontsultak eta ebazpenak

Txat edo urruneko kontrol bidezko online laguntza informatikoa herritarrarentzako eta enpresentzako, eskura dituzten aplikazio informatikoen erabilera eta funtzionamenduan.

Administrazio elektronikoko zerbitzuak:

  • Ogasuneko online zerbitzua
  • Gizarte Politikako Extraneta
  • Dirulaguntzen eskaerak
  • Udalekuen zozketak
  • Udal Zerbitzu Telematikoak (UZT)

6. Mikroinformatikako laguntza teknikoa

 

Informatika laguntza zerbitzua in situ ematea, Gipuzkoako Foru Aldundiko erabiltzaileari eta foru sektore publikoa osatzen duten Entitateei, lanpostuko tresna informatikoen eta gailu mugikorren ezarpenean, optimizazioan eta erabilpenean.

 

7. Prestakuntza

 

Prestakuntza ematen dugu aplikazioen erabileran, administrazio elektronikoaren inguruko kontzeptuetan eta beste atal eta modulu espezifikoetan, esperientzia zabal eta kualifikazio tekniko nahiz funtzional handiko pertsonalarekin, gure bezeroaren beharrei egokituta.