Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Kudeaketa politika

Izfeko zuzendaritzak erakundea osatzen duten gainerako pertsonekin batera helburu nagusitzat du goi mailako kalitatezko zerbitzua eskaintzea, aplikazio eta zerbitzu informatiko eta telekomunikazioen diseinu, garapen, ezarpen eta mantenuari dagokienez, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta sektore publikoa osatzen duten entitate eta Lurraldeko Tokiko Administrazioei, haien funtzionamendua eta haiek Gipuzkoako herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak optimizatzearren.


Ildo beretik, behar bezala erantzun nahi die parte hartzaile diren interesdun alderdien betebehar, behar eta itxaropenei, erakundean jarduera profesionala garatzen duten pertsonen, datuen eta gure jarduera garatzeko beharrezkoak diren prozesuen segurtasuna bermatuz.


Horretarako ezarri da kudeaketa sistema. Hauek dira sistema horrek erreferentziatzat dituen jarduteko printzipio orokorrak:

  • Kudeaketa sistemaren etengabeko efikaziaren hobekuntza eta haren jarduketa eremuetan jardutea (kalitatea, laneko segurtasuna eta osasuna eta informazioaren segurtasuna).
  • Gure jarduteari aplikagarri zaizkion betebehar legalak eta estandarretatik edo egoki jardutetik eratorritako bere egindako bestelako betekizunak betetzea.
  • Enpresan edo haren izenean egiten diren jardueretatik eratorritako laneko segurtasun eta osasunarentzako kalteak prebenitzea.
  • Barneko indarkeria prebenitzea, zero tolerantzia.
  • Erakundea osatzen duten profesionalen kualifikazioa, prestakuntza eta kontzientzia hartzea kudeaketa sistema garatu eta haren helburuak betetzeko oinarri bezala.
  • Erakundearen helburuak ezarri, jarraipena egin, beharrezkoa denean haiek berrikusi, zabaldu eta bermatzea, kudeaketa politika hau erreferentziatzat hartuta; horretarako erakunde guztiaren parte hartzeaz eta konpromisoaz baliatuz.

Izfeko zuzendaritzak bere egiten ditu printzipio orokor horiek eta beharrezko baliabideak eskaintzeko konpromisoa hartzen du, sistema kudeaketa garatu eta hobetzeko.

 

Ziurtagiriak